Bere lagunek pankarta eta guzti animatu dute
![](https://www.otamotz.eus/site/files/2024/06/whatsapp-image-2024-06-23-at-13-14-08.jpeg)
Jokin Gabilondo futbolari urretxuarra Bigarren Mailara igo da Malaga taldearekin. Malagak gol bategatik irabazi zion Tarragonako Nastic taldeari joaneko partidan. Atzo jokatu zuten itzulerako partida 1 eta 0 amaitu zen. Beraz, luzapena jokatu behar izan zuten. Andaluziarrek berdinketa behar zuten, luzapena emaitza horrekin bukatu izan balitz Nastic igoko bailitzateke. Kataluniarrek bigarren gola sartu zuten, ordea. Baina Malagak partida berdintzea lortu zuen. Berdinketaren gola arauzko denbora beteta zegoenean, 124. minutuan, sartu zuten.
Gabilondoren lagunek Tarragonara joateko asmoa zuten, baina ez zuten sarrerarik lortu. Partida herriko taberna batean ikusi zuten, Malagaren kamisetak jantzita eta pankarta eta guzti.