Gipuzkoako Bertsolari txapelketa
Urretxuko Labeaga aretoan hasiko da, irailaren 14an. Final zortzirenetako zazpi saioetan aurrenekoa izango da. Urretxuko saioan urretxuar batek abestuko du, gainera: Mikel Iturriotzek. Txapelketan beste hiru urretxuarrek parte hartuko dute: Maialen Akizuk, Uxue Fernandezek eta Amaia Iturriotzek. Amaia Iturriotzek irailaren 15ean abestuko du, Lasarte-Orian; Uxue Fernandezek irailaren 22an, Elgoibarren; eta Maialen Akizuk urriaren 5ean, Azpeitian
Hiru hilabete iraungo ditu txapelketak, eta
16 saio jokatuko dira –zazpi final-zortziren, bost final-laurden, hiru finalaurreko eta finala–. Donostiako Illunben jokatuko da finala abenduaren 14an. Saio guztietarako sarrerak
www.bertsosarrerak.eus webgunean daude eskuragarri.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide