Lanak Teusa enpresak egingo ditu eta aurrekontua 126.000 eurokoa da
![](https://www.otamotz.eus/site/files/2024/06/whatsapp-image-2024-06-26-at-23-13-43.jpeg)
Urretxuko Udalak bidegorriko tximinia zaharberritu behar du. Tximinia Genaro Berriotxoak eraiki zuen, bere altzari eta hauspo fabrikarako. Lantegia itxi egin zen eta ondoren bota egin zuten, baina tximinia zutik utzi zuten. Izan ere, ordurako herriko ondare zen jada. Industrializazioaren protagonista, sinboloa eta oroigarria. Hala, Urretxuko Udalak plaka bat jarri zuen bere ondoan.
Duela mende bat baino gehiago eraikin zen, ordea, eta bere adreilu laranjak ez daude lehen egunean bezain ondo. Hori dela eta, udalak zaharberritzea erabaki du. Lanak Teusa enpresak egingo ditu eta aurrekontua 126.000 eurokoa da. Egitura saneatuko dute, goialdea berregingo dute, galdutako adreiluak jarriko dizkiote, hainbat tratamendu egingo dizkiote eta tximistorratz berria jarriko diote. Horretarako, aldamio batekin inguratu dute.