Hamabost urte espetxean egin eta gero, Ainhoa Barbarin preso politiko urretxuarrari bigarren gradua eman berri diote. Egun preso dagoen Valencia III-Picassent espetxeko Tratamendu Batzordea, Barbarini bigarren gradua ematearen aldekoa zen, baina Espetxeen Instituzioetako Idazkaritza Orokorrak ukatu egin zion gradu aldaketa hori. Barbarinen abokatuak helegitea jarri zuen orduan, Espetxe Zaintzarako Epaitegi Integralean, eta honek onartu egin du preso urretxuarraren eskaera.
Sortuko Presoen Batzordeak azaldu duenez, azken auto horrekin, Ainhoa Barbarin 2. graduko preso izatera pasako da, eta espetxetik irteteko baimen arruntak eskatzeko aukera izango du, nahiz eta iturri beraren arabera, beste kontu bat den baimen horiek emango dizkioten edo ez. Dagoeneko 42 euskal preso politiko dira bigarren gradura aldatzea lortu dutenak, eta horietatik 25 Euskal Herrira gerturatu dituzte, besteak beste Villabona (Asturias) eta Logroñoko espetxeetara, gehienez ere 250 kilometroko distantziara.
Hamalautik bi, bigarren graduan
Egun hamalau preso politiko goierritar daude Espainiako kartzeletan sakabanatuta. Ainhoa Barbarin izango da 2. gradua lortu duen bigarren goierritarra, aurrez Mikel Otegi itsasondoarrari ere eman baitzioten. Gainontzeko 12 presoek, gradu aldaketa eskatu badute ere, ez dute baiezko erantzunik lortu eta lehen graduan jarraitzen dute. Beste formula bat erabili dute Idoia Mendizabal ordiziarraren kasuan, 100.2 artikulua edo ‘malgutasun printzipioa’ aplikatuta. Sortuko Preso Batzordearen ustez ordea, “trikimailu legal bat besterik ez da, bigarren graduan behar luketen presoak lehen graduan” mantentzen jarraitzeko.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.