Babesa. Horixe da ezpata dantzan aritu diren neskek gaur eguerdian Antion sentitu dutena. Nekez ahazteko eguna izango dute gaurkoa, Zumarragako Santa Ixabel egunekoa, Antion neskek mutilen pare ezpata dantza egin dutenekoa. Eta normaltasunez egin dute gainera, aspaldiko nahia errealitate eginez.
Dantzariak Antiorako prest, gaur goizean. / Miriam Luki
Zazpi neska eta zazpi mutil aritu dira aritu dira dantzan; lau kapitainetan ere bina. Jantzi berriak estreinatu dituzte, aldaketa irudikatuz, bientzako moduko galtza berriekin. Ez zuten neskak mutilez janztea nahi.
Dantza taldeko kideek, neskek nahiz mutilek, bezperan “urduri” zeudela agertu zioten Goierriko Hitzari. Baina gaur eguerdian, egindakoarekin pozik Antion bildu den jendearengandik jasotako “babesa” nabermendu nahi izan dute.
Argazki galeria ikusteko:
Goierriko Hitza
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide