ArcelorMittaleko langileek elkarretaratzea egin dute
Zumarragako ArcelorMittaleko langileek elkarretaratzea egin dute euren lankide baten heriotza salatzeko. Ez dute pankartarik jarri, ezta agiririk irakurri ere. Komunikatua arratsaldean irakurriko dute, Urretxu eta Zumarragako Langileria (UZL) kolektiboak antolatu duen manifestazioan. Manifestazioa Areizaga-Kalebarren plazatik irtengo da, 19:00etan. LAB, ELA, ESK eta CCOO sindikatuen, Gazte Komunistak, Ernai eta Gazte Asanblada taldeen eta EH Bildu eta Irabazi alderdien babesa du. Lema honakoa izango da: Prekarietatea hiltzailea. Lan istripurik ez.
Langileak azpikontratatutako enpresa batentzat lan egiten zen. 39 urte zituen. Teilatuan konponketa lanak egiten ari zen eta 12 metroko altueratik erori zen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide