Josu Perez urretxuarrak bere herriko ‘Nazionaletan’ egin zituen oinarrizko ikasketak eta gero La Salle Legazpi ikastetxean mekanika ikasketak egin zituen.
Krisi garaia zen eta hamaika lanetan aritu zen. Ondoren, Sarralden 13 urte eman zituen. Orain Beasaingo CAF enpresan lan egiten du. Sei urte daramatza bertan dagoeneko. Josuk mendia, bidaiak eta argazkigintza oso gustuko ditu. Makina bat argazki lehiaketa irabazi ditu. Joan zen ostiralean Santa Lutzi eguneko rallyko lehen saria jaso zuen Labeaga aretoan.
Zer izan nahi zenuen umetan?
Pilotaria. Kirola asko gustatzen zitzaidan, baina azkar konturatu nintzen ez nuela horretan etorkizunik.
Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Kirola egitea eta lagunekin egotea.
Bizitzeko toki bat?
Urretxu bistatik kendu gabe, kostaldea asko gustatzen zait. Zumaia, batez ere: behar den guztia du.
Ezagutu duzun parajerik ederrena?
Islandia eta Noruegia. Sekulako paisaia dute, argazkiak ateratzeko bikaina.
Zein da zure ametsetako bidaia?
Bidaia asko egingo nituzke: Australia, Patagonia…
Eta zure ametsetako mendia?
Annapurnako trekkinga egin nahiko nuke. Baita Peruko Cordillera Blanca delakora joan ere.
Ilehoriak ala beltzaranak?
Berdin dit. Ez naiz ilean fijatzen.
Egindako azken oparia?
Olentzerok ipuinak eta puzzleak ekarri zizkien nire ilobei nik eskatuta.
Eta jasotakoa?
Arreba batek txanoa eta bufanda oparitu dizkit eta besteak Euskal Jairako alkandora.
Data bat?
Nire urtebetetze eguna: apirilak 29.
Neska eta mutil izen bana?
Ez dut bata bestea baino nahiago. Ez diet izenei garrantzia ematen. Jendea ezagutzen duzunean, gutxienekoa da.
Zein egunkari irakurtzen duzu?
Gara erosi eta irakurtzen dut. Hortik zehar topatzen ditudanak ere begiratzen ditut: DV, Noticias…
Gustuko telebista saioa?
Denbora-pasa gisa erabiltzen dut. Aída, Pasapalabra, kirol saio batzuk… ikusten ditut.
Bereziki gorroto duzuna?
Saio batzuekin ez dut segundo bakar bat ere galtzen. Pásalo gorroto dut, batez ere hemengo egoera politikoaz hitz egiten dutenean. Informazio interesatua hedatzen dute.
Pelikula bat?
Malas temporadas. Zineklubean ikusi nuen eta asko gustatu zitzaidan. Billy Elliot ere bai.
Liburu bat?
Bi esango ditut. Bata euskaraz idatzitakoa eta bestea gazteleraz. Laura Mintegiren Sisifo maiteminez eta Gabriel García Márquez idazlearen El amor en los tiempos del cólera.
Soinu bat?
Itsasoarena.
Usain bat?
Kafe egin berriarena.
Janari bat?
Ia dena jaten dut, baina arraina dezente gustatzen zait.
Ura ala…
Sagardoa.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.