Elikadura desorekei buruzko hitzaldia, ostegunean
Itxaro Mendizabalek elikadura desorekei buruzko hitzaldia egingo du datorren ostegunean. Prebentzioa funtsezkoa dela azpimarratuko du. Ekitaldia Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean izango da. 16:00etan hasiko da eta bi orduko iraupena izango du. Hitzaldia gaztelaniaz izango da. Ekitaldi hau Urretxu eta Zumarragako helduen eskolak antolatu du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide