Urretxuko Santa Anastasia jaien barruan, feria, idi probak, gastronomia lehiaketa eta mota guztietako ikuskizunak izango dituzte. Hau da egitarau osoa:
- 09:30. Urretxuko baserrietako abelgorrien erakusketa eta lehiaketa, Secundino Esnaola musika eskolako trikitilariek girotuta.
Garai berean, Urretxuko X. Azoka Ekologikoa ere egingo dute, Abenidan.
- 11:00-12:50: Asmatu txekorraren pisua lehiaketa, azokan.
- 12:00. Bertso saioa, Urretxu-Zumarragako Bertso Eskolako kideekin.
- 12:00. Zezentxoak, San Martin auzoko plazatxoan.
- 12:30. Abelgorri lehiaketaren sari banaketa.
- 12:50. Txekorra pisatzea, abenida berrian.
- 13:00. Sari banaketa
- 13:15. Tio Teroenen Semeak taldearen Festamentua ikuskizuna, Gernikako Arbola plazan.
- 16:00. Goierri KEren Xake Txapelketa, Areizaga-Kalebarrenen.
- 17:00. XLII. Gastronomia Lehiaketa, Gernikako Arbola plazan.
- 17:00. Umeentzako emanaldia, txosnagunean.
- 18:00. Txiki-Chef sukaldari tailerrak. Gernikako Arbola plazan.
- 18:00. Idi probak, San Martin-Barrenkaleko probalekuan.
- 18:30. Jolas zoro musikatuak. Areizaga-Kalebarrenen.
- 19:00. Txistularien kalejira.
- 19:30. Txistularien Alardea, Iparragirre plazan.
- 21:00. Gastronomia lehiaketako sari banaketa, Gernikako Arbola plazan.
- 22:30. Kontzertuak txosnetan: Bake Faltsua, Bellako, Nogen eta Yogurinha Borova
- 23:00. Kontzertua: Doctor Deseo, Gernikako Arbola plazan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide