Gabonetako loteriaren bosgarren saria, Urretxun
Gaur goizean Gabonetako loteriaren zozketa egin da. Bosgarren sariko dezimo bat (66.212 zenbakia) Urretxun saldu zen. Labeaga kaleko Aranguren estankoan, hain zuzen ere. Dezimoaren jabeak 6.000 euro irabazi du. Aranguren estankoko Edurne Elgarresta oso pozik azaldu da, saria eman dutelako eta telebista kate ezberdinetan Urretxu aipatzen ari direlako.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide