June Garitano eskiatzaileak Andaluziako Kopako hiru probak irabazi ditu
June Garitano 14 urteko eskiatzaile urretxuarrak Andaluziako Kopako hiru probak (Super Gigante, Gigante eta Slaloma) irabazi ditu, Sierra Nevadan. Datorren asteburuan Espainiko Kopako lehen zita izango du, Sierra Nevadan bertan. Espainiako Kopako beste bi saioak Astunen eta La Molinan izango dira. Sei lehenen artean gelditzen bada, Europako Kopan parte hartuko du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide