Atzoko bilerak luze jo zuen Zumarragako ArcelorMittaleko lantegian. Langileen ordezkariak eta zuzendaritzako kideak elkartu ziren. Irteeran aurrerapauso nabarmenik eman gabe ateratzen zirela esan zuten batzordeko kideek. Enpresako ordezkariek plan bat aipatu zuten behin eta berriro, nahiz eta plan horren gaineko zehaztasun batere ez zien eman. Zumarragako plantaren produkzioa handitzea da bideragarritasunaren giltzetako bat enpresaren arabera, eta produkzioa %40tik %80ra hazteko bideetako bat langileen malgutasuna dela dio enpresak. Txandak ugaritzeko malgutasuna aipatu zieten merkatura egokitu bidean. Ez zieten soldata murrizketari buruz hitz egin, baina eskariak daudenean haiei erantzuteko adina txanda egiteko prest agertzeko eskaera egin zieten langileei. Zuzendaritzako kideek, halere, erabakia multinazionalaren goiko zuzendaritzaren esku dagoela esan zieten langileei. Langile batzordeko kide baten hitzetan, “guk merkatura egokitzeko gai garela erakutsi behar diegula esan digute, eta guganako konfiantza berreskuratu dezaketela erakutsi”. Beste kide batek, halere, zehaztasun gehiago eskatzen dizkio enpresari, “malgutasuna eskatzen digutela esan ziguten baina malgutasun hori zertan datzan ez zuten inondik inora zehaztu”.
ArcelorMittaleko ordezkariek aldi baterako itxieraren asmoa ez zuten mahai gainetik kendu, baina lantegia ez ixteko ahaleginak egingo dituztela adierazi zieten langileei eta irailean zehar bilera gehiago egiteko prest agertu ziren. Zumarragako planta aldi baterako itxiko balute urri hasieran etengo lukete jarduna, horrela balitz inork ez daki noiz arte egongo litzatekeen itxita; bi, hiru eta sei hilabete aipatzen dituzte.
Bilerak ez zituen langileek dituzten zalantzak uxatu, langile batzordeko kide baten hitzetan, “ez dakigu ezer eta ezjakintasun hori da gogorrena”. Erantzunik jasotzen ez badute beste bilera bat eskatuko diote enpresari.
Gaur goizean ArcelorMittaleko komiteko kideak Mikel Serrano Zumarragako alkatearekin bildu dira et atzoko bileraren berri eman diote.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.