Neskek ere ezpata dantza egingo dute
Uztailaren 2an, Santa Isabel egunean, neskek ere ezpata dantza dantzatuko dute. Bi kapitain eta sokako lau dantzari neskak izango dira. Nesken parte hartzea dela eta, jantziak berritu dituzte. Berriak lehengoen berdinak dira. Prakak bakarrik aldatu dituzte: bai mutilentzat eta bai neskentzat egokiak direnak hautatu dituzte. Irrintzikoek taldekide guztiak dantzariak direla, talde guztiak mistoak direla eta neskek ere ezpata dantza egiteko eskubidea dutela esan dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide