Orain Presoak kuadrilla izan da Urretxuko Euskal Jaietako Karrozen ibilaldiko garailea. Euren karroza erabili dute euskal presoen egoera salatzeko eta espetxe politiketan aldaketak eskatzeko. Urtero bezala, festa baino gehiago egin dute Urretxuko kuadrillek: karrozak hainbat aldarrikapen egiteko erabili dituzte. Bederatzi kuadrillak hartu dute parte ibilaldian: karrozen aurkako erasoa salatzeko, karroza herrikoia egin dute.
Trikitixa eta pandero doinuek Urretxuko kaleak hartu bezain laster abiatu dira karrozak Irimoko industrialdetik. Zanpantzarrek, dultzaineroek, erraldoiek eta txistulariek hasi dute ibilaldia, eta haien atzetik abiatu dira kuadrillak. 17:30etik iluntzera arte, festa giroan murgildu dira herritarrak. Dantzan eta kantuan iritsi dira kuadrillak Gernikako Arbola plazara, eta bertan egin dute sari banaketa. Karrozen aurkako erasoa dela eta, kuadrilla bakoitzeko ordezkari bana taula gainera igo da: bertan, aitortza berezia egin diete.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide