Zumarragan bizi zen 32 urteko langilea hil da Zarautzen, lan istripuan
Gruas Pingon enpresarentzat lan egiten zuen 32 urteko Zumarragako bizilagun bat hil da gaur, lan istripuan. Garabi batean ari zen lanean, 30 metroko altueran; kontrapisuak aldatzen ari zela, garabia erori da, eta bertan hil da langilea. Obretako etxola jo du garabiak beherakoan, eta ozta-ozta atera ahal izan dute bertan zeuden langileek. Eguerdiko 14:00ak aldera gertatu da istripua. Jaiotzez marokoarra zen hildakoa, baina Zumarragan bizi zen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide