ERAKUSKETAK
Uztailaren 10etik 20ra bitartean, Iñaki Mariñelarenaren margo erakusketa Aldaketa erakusgelan.
KONTZERTUAK
Uztailaren 6an Goiargi eta Kimets abesbatzen kontzertua izango da Zumarragako mertzedarietan iluntzeko 8etan.
LEHIAKETAK
- Urretxu eta Zumarragako lore sariketa uztailaren 1etik 15era bitartean, epaimahaikideek bi herrietako leiho, balkoi eta baserri inguruak begiratu eta aztertuko dituzte. Irailaren 20an, Urretxuko areto Nagusian banatuko dira sariak.
- Literatur, pintura eta argazki lehiaketak antolatu dituzte Urretxu eta Zumarragako udalek. Oinarriak Zumarragako udaletxeko kultura sailean eta Urretxuko Kultur Etxean jaso daitezke. Sari banaketa irailaren 13an egingo da.
OLlNPIADAK
Euskal Jaia taldeak, Gaztelekuk eta Zintzo Mintzok Urretxu eta Zumarragako I. Olinpiadak antolatu dituzte, uztailaren 8tik 19ra bitartean. futbito, saskibaloia eta pilota partiduak izango dira, Informazio gehiago antolatzaileen elkarteetan.
ARTE TAILERRA
Uztailaren 4tik 24ra, 9 urtetik 14 urte bitarteko haurrei zuzendutako arte eta sorkuntza tailerrean ikastaroa egingo da. Eskolak astelehenetik ostiralera izango dira, eta egunean bi ordu emango dira. Izen ematea Zumarragako udaletxean egin daiteke, ekainaren 28a baino lehen.
SANTA ANASTASIA JAIAK
Santa Anastasia jaien antolaketa lanak aurrera eramateko bilerak egingo dira, uztailaren 4, 9, 16 eta 23an, arratsaldeko 7:30ean Kultur Etxean.