Santaisabelak (017. alea)
Santaixabelak iristen dira
uztailarekin batera
hori dela ta ibiltzen gara
denok gora eta be(h)era
jolas ugari egiten dugu
irteten gara kalera
aste batean dugun aukeraz
etengabe gozatzera
Giza katea, ezpatadantza
beste hainbeste ekintza
tristura, penak uxatu eta
alaitzen zaigu bizitza
edozein gauza izan liteke
ondo pasatzeko giltza
herritar denok ondo pasatu
a(h)al bada euskaraz mintza.
Antton Fernandez Lasa
1996ko Gipuzkoako eta Urretxu-Zumarrako eskolarteko bertso-paper lehiaketako txapelduna O.H.O.ko 8. mailan.
Zorionak!
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide