Zer asmorekin sortu da Goizalde abesbatza?
Jubilatuok egiten ditugun ekintzen artean ekintza batgehiago da. kokatu beharra dago. Antzerki, gimnasia…eta beste ugariegiten diren bezala, Koroarena beste ekintza bat gehiago da.
Zenbat partaide zarete?
Guztira, 50 eta 77 urte arteko 30 partaide gara. Gizonakditut gutxi, 4 besterik ez.
Zer pieza abesten dituzue?
Haurtxo maite, Noche de Dios, Tecla, Uso Xuria,Itxasoan, Hara nun diran, Aurtxo txikia…
Zein da entseiu eta ekitaldietan izaten duzuenoztoporik handiena?
Zalantzarik gabe solfeoa ez jakitea Entzunez ikastendute. Zinta batean abestiak entzunez eta nik abestuz. Bitxia da.Notak ez jakitean, abestietako letren gainean marra eta puntuakjartzen dizkiet. Marrak, iraupen luzeko nota dela esan nahi du etapuntuak berriz iraupen laburrekoa. Hala ere,nahiz etasolfeoaren traba izan ilusio handiz arituko dira. Sekulako ilusioadute ikasteko. Ekitaldietan kantatzea ikaragarri gustatzen zaie.Boluntate handia dute. Batzuk, euskara ez jakin arren, ederkiasko ahoskatzen dute.
Zenbat emanaldi eskaini dituzue orain artean?
Orain arte bi kontzertu eskaini ditugu. Lehena,Zumarragako jubilatuen egoitzan izan zen abenduaren 15ean eta lehenkontzertua izateko oso ondo kantatu genuen. Noski, ez DonostiakoOrfeoia bezala baina tira!, bide onetik goaz. Gabon kanta bat,Caña Dulce, Boga-Boga, La Bella Lola, La Barca de Oro eta AgurJaunak kantatu genituen. Ondoren, Santa Zezilia eguna zela etaUrretxun abestu nahi genuen baina koruko partaide batzuk sukarrazutela eta bertan behera utzi beharra izan genuen.Urtarrilean eskaini dugu gure bigarren ekitaldia. Legazpi EskoletakoZineman izan ginen, “bilobaren eguna” zela eta. Aurrerantzean,Geriatrikoan, eta noski, Urretxun ere kantatu nahi genuke.
Zenbat egunetan entseiatzen duzue?
Astean bi bider entseiatzen dugu. Astelehenetan Urretxuneta ostiraletan Zumarragan. Lau t’ erdietan hasten gara eta niaspertzean amaitu. Eta ez naiz berehala aspertzen. Batzuk kexatzendira bai, kartatan eta Bingoan jokatu nahi dutela esanez. Ondoriozegun batzuetan laburragoa egiten dugu.
Zer nolako giroa duzue Goizalde abesbatzan?
Oso giro ona. Tira, ez dugu festarik egiten baina giroona. Batzuetan gogor samar egiten diet ez baitira isiltzen. Nik behineta berriz esaten diet: Entseiatu beharra daukagu!