Iparragirreren eskultura herriaren sarreran (033. alea)
Iparragirreren eskultura erraldoi bat jarriko da Urretxuko sarreran, hain zuzen, Deskarga aldetik datorren bidean. Eskultura, Bittor Hernandez urretxuarrak egin du eta ia 4 metrotako luzera du. Poliester zuntzez eginikoa da eta gauez ere ikusi ahal izateko argiztatu egingo da. “Hormigones Urretxu” izeneko enpresa eta Aparizio auzoaren tartean ezartzeko asmoa dute otsaila amaitu baino lehen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide