Nafar sortzaileak, Hits&Fits taldeak antolatutako hitzaldia (033. alea)
Urretxu Zumarragako Hits & Fits bandak antolaturik urtarrila eta otsailaren hasieran hainbat hitzaldi izan ditugu nafar sortzaileei buruz. Miguel Sanchez Ostiz, Txema Larrea, Aingeru Epaltza, Joxe Mari Aranalde eta Jone Lajos izan dira mintzalariak. Bestalde otsailaren 15ean, Lizarra ezagutzeko ibilaldia egin da. Argazkian, Joxe Mari Aranaldek Xalbador Pertsulariari buruz Legazpi Dorretxean eskainitako hitzaldia ikus dezakezue. Andoni Salamerok aurkezle lanak egin zituen. Aipagarria da herriko zenbait musikarik hitzaldiak girotzen ihardun dutela, hala nola, Aitor Bastarrika, Gillermo Aretzaga, Jon Goenaga, Iñigo eta Mikel Peñagarikano, Mikel Alustiza eta Juan Luis Aranburu.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide