EHk Beasain-Durango ezinbestekotzat aldarrikatzeko dituen arrazoiakazaldu zituen jarraian Josean Alustizak. “Goierrik, Urola Garaiaketa Deba Garaiak jasaten duten trafikoari egokitutako komunikaziozuzena behar dute. Egun Zumarraga-Bergara errepideak eguneko 10.000ibilgailuko trafikoa jasaten du. Bestalde, Gipuzkoan barrenamugimendu ikaragarria dago bailara desberdinen artean etaBeasain-Durango beharrezkoa da komunikazio hau garatzeko. Bukatzeko,nazional ikuspegitik aztertzen badugu, Beasain-Durango Iruñeaeta Bilbo lotuko dituen Euskal Herriko N-1 errepidearen zatia izanbehar du”.
Proiektuari ematen dioten garrantzia azaldu ondoren, Joseanek ForuAldundiko 2000. urteko aurrekontuetan euren bultzadatxoa eman ziotelagogorazi zuen. “2000. urterako EAJ eta EAk 50 milioi soilikaurrikusten zituzten partidan, baina negoziaketa luzeen osteanondorengo hiru urteetan Ormaiztegi-Zumarraga zatirako 4.400 milioizuzentzea eta 2003 eta 2004 urteetan Deskargako tuneletarako 3000milioi zuzentzea adostu genuen. Epeen aurrerapena eta diruabideratzea adostu genuen arren, ez genuen Zumarraga-Bergara errepidea4 karriletakoa izatea lotu. Aitzaki ugari jarri zizkiguten eta gukMaltzaga-Urbina super-autopista transeuropearrarekin zerikusia zuenborondate falta susmatu genuen”.
Joseanen iritziz Bergara-Zumarraga autobia ez egiteko arrazoi nagusieta bakarra dago: “Maltzaga-Urbinan peajea ordaindu beharko luketenibilgailu guztiak Zumarragatik joango litzaizkieke Donostia aldera.Beraz, Foru Aldundiak Deba bailarako trafikoari soluziorik emango ezdion peajezko super-autopistaren alde egiten du apustu, eta apustuhorretan Zumarraga eta Bergara arteko errepidea bi karriletakoaizatea sartzen da, benetako beharren gainetik”.
Prentsaurrekoa amaitzeko Joseanek bi mezu luzatu zituen, lehenengoaeskualdeko biztanleei: “Foru Aldundia Maltzaga-Urbina etaBeasain-Durango garatzerako orduan ez dabil bertako herritarrentrafiko arazoak konpontzeko asmotan, Lisboa eta Ipar Europa lotzenduen sarearen adar bat gehiago eraikitzen baizik. Ondorioz Gipuzkoakohainbat eskualderen arteko komunikazioa murriztu eta bailarakobiztanleak urte askotako peajea ordaintzera behartuko ditu”.Bestalde, bailarako alkate eta indar politiko eta sozialei Bergarakosaihesbideak eta Zumarraga-Bergara errepideak lau karril izanditzaten borroka dezatela eskatu zien.