Antxiñe Mendizabalek II. Errepublika Urretxueta Zumarragan liburuan jaso zuenaren arabera, altzari eta saski fabriketakolangileak, hilabeteko greba amaitu ondoren, uztailaren 20an lanean hasi beharziren. Altxamenduaren berri izan zenean, lantegietan lan egiteari utzi zioteneta trenak ibiltzeari utzi zion.
Udalagintariek, herriotako armak biltzeko eta guardia piketeak sortzeko aginduajaso zuten. Lehen biktima Maritxu Elias izan zen: Zumarragako udaletxean zegoeneta, norbaiti, arma errebisatzen ari zela, ihes egindako tiroak hil zuen.
Herrian,kezka nagusi zen: faxistak okupatutako herrietan egiten ari ziren sarraskienberri zabaldu zen eta familia askok zer janik ez zuten. Abuztuan, behartsuentzakojangela antolatu zen.
Herritarreibando batetik zein bestetik egin zieten borrokarako deia eta gazte asko,beharrak eraginda, bat edo beste egin zuten. Herriko EAJko gazteak iraileanantolatu eta Loiola bidean jarri ziren, euskal milizia nazionalistak osatzeko.Soldadutzan zeuden gazteek edota borrokarako adinean zeudenek, derrigorrez joanbehar zuten frontera. Faxisten bandoan borroka egitera behartu zituztenak ereizan ziren. Bestalde, bi herriotako ehun bat gazte faxistekin boluntario joanziren.
Nazionalakheltzear zirenean, agintariek alde egin zuten. Basilio Fernandez LekuonaZumarragako alkateak eta zinegotziek herrian preso zituzten eskuindarrekin aldeegin zuten. Herritarrak gerra izan zitekeenaren kontzientzia hartzen hasi zireneta izua geroz eta handiagoa zen. Erabakia hartzeko ordua zen: ihes egin edomilitarrek ezarriko zuten aginte berriaren menpe jarri.
Francorenaldekoak irailaren 19an iritsi ziren herrira. Ez zitzaien zaila izan bi herrihauek bereganatzea. Ordurako, erdi hutsik zeuden: ezkertiar eta nazionalistaugari frontean, beren familiak erbestean, udal ordezkariak ihes eginda… herriababesik gabe zegoen. Zumarragatik 1.000 lagun inguruk alde egin zuten etaUrretxutik 600 batek. Beloki eta Irimo mendien magalean zelatan zeuden herritarbatzuek, faxistak agertu orduko, tiro gutxi batzuk baino ez zituzten bota.Herritik Urola trenbidean ihesean irten ziren azken herritarrek Badiola lantegiatzealdeko zubia eta Leturiondokoa bota zituzten etsaiei bidea oztopatzeko.
Herritikeramandako eskuindarrak Markinan askatu zituzten eta, itzuli zirenean,irailaren 24an, eskerroneko plaka oroigarria jarri zieten mertzedariatarrenelizan. Frontea denbora luzean Elgetako Intxorta mendian egon zenez, frankistekUrretxu armadaren horniketa gune bihurtu zuten. Hori dela eta, ehunka soldaduizan ziren bertan, herritarren bizimodua asaldatuz. Udal agintari berriakizendatu ziren, asko nazionalistei ihes egitera lagundutako haietarikoak, etalehenengo erabakietako bat bi herriotako hainbat kaleri izena aldatzea izanzen.
Bestalde,zenbait lagun bere karguetatik kendu eta lanik gabe utzi zituzten. Kartzelazigorrak, isunak, etengabeko miaketak, salaketak eta atxiloketak ohikoakbihurtu ziren. Herritarrek erregimen berriaren indarkeriari buruz zalantzaizpirik izan ez zezaten, herritar talde bat fusilatzeko agindua eman zutenurriaren hasieran. Banan-banan atxilotu, Ondarretako kartzelara eraman etaurriaren 20an handik atera zituzten. Ordutik, ez da gehiago jakin.
Karlistaedo falangista jatorrikoak ez ziren guztiak beldurtuta bizi ziren eta, gainera,ekonomia krisi izugarria zegoen. Herritar gehienak bizimoduari aurre egitekobaliabiderik gabe gelditu ziren. Lantegi gehienek jaitsiera handia izan zuteneta herritarrek baserrietako baratzetara jotzen zuten askotan lapurreta txikiakegitera. Udalek ere ez zuten baliabiderik eta herritarrei zergak igotzenzizkieten. Gainera, armadarentzat dirua eskatzen zieten eta, jendaurreanbehintzat, erregimen berriarekiko atxikimendua agertu behar zen. Hori gutxibalitz, gerra beraren izuak jarraitzen zuen. 1937eko apirilean hegazkin batekolehergailua Secundino Esnaola kalean erori zen eta hiru zumarragar hil ziren.
Urtehartan, iheslari ugari itzuli ziren jaiotetxera. Ordurako, agintari berriekeuren etxeak errekisatu zituzten eta ez zuten nora jo. Dena ukatu zitzaien:etxea, eskola, jana eta lana. 1939ko apirilean, azkenean, herritarrak aspaldientzuteko irrikan zeuden albistea iritsi zen: gerraren amaiera. 1940. urterakoborrokalari guztiak etxera itzulita zeuden, II. Mundu Gerran parte hartzeaerabaki zutenak izan ezik. Udal agintariek sailkatuta zituzten eta horrenaraberako harrera egin zieten.
Jesus Segurola: “Irimora joaten ginen, hegazkinek Intxorta nola bonbardatzen zuten ikustera”
Jesus Segurola zumarragarrak 15 urte zituen1936an. Garai hartan, Linazasororen gako tailerrean lan egiten zuen. Oso gazteazen arren, ondo oroitzen ditu gerra hasi aurreko hilabeteak. "Errepublikagaraian PNVk indar handia zuen. Azkeneko momentura arte ez genuen gerrakonturik entzun. Nafarroan armada altxatu zela jakin genuen, baina oraindik ezgenuen Francoren berri. Molaren izena zen guztion ahotan".
Hasieranbehintzat, ez omen zuten beldurrik sentitu. "Herriko agintariekkarlistak-eta, bada-ezpada ere, kartzelan sartu zituzten. Urretxun zinea zegoeneta bertan sartu zituzten. Haietako bat laguna nuen eta bisitatzen izannintzen. Gerora, mugimendua izan zen. Udaletxean armak ematen ari zirela,bakarren bati tiro batek ihes egin zion eta neska bat hil zen. Bestalde,errepublikaren aldekoak bilduta zeudela eta, hegazkin batzuek Zumarragabonbardatu zuten. Lagunen bat edo beste hil zela uste dut".
Gerrahasi zenean, Jesus Segurola oraindik mutikoa zen eta adin horretakoei dagokienmoduan bizi izan zituen urte haiek. "Frontea Bergara aldean denbora askoegon zen geldirik. Irimora igotzen ginen, abioiek Intxorta-eta nola bonbardatzenzituzten ikustera. Mutikoak ginen eta, azkenean, halako gauzetara ere ohituegiten da gizona".
Nazionalaksartu zirenean, ordea, broma gutxi. "PNVkoak-eta, alderdikoak izateagatikbakarrik, atxilotu eta fusilatu egin zituzten. Gure tarteko bat ere bai. Etxeanez ginen beldur. Aita Iparragirreren garaiko karlisten aldekoa zen. Izan ere,gerra garaikoak karlista Espainia zaleak ziren".
Hala,gerrako hiru urteak "besterik gabe" pasa omen ziren. SegurolakLegazpiko Patrizio Etxeberrian lan egiten zuen, bonbak-eta egiten. Gerrabukatzen ari zela, soldadutza egiteko adinera heldu zen, baina ez zuen joanbeharrik izan. "Gure enpresak armadarentzat lan egiten zuenez, ez zidatendeitu. Gazteenak ez zituztela frontera eramaten esan beharra dago".
Segurolagerra ondoren mobilizatu zuten. "Bilbora eraman ninduten eta han mekanikaikasteko aukera izan nuen. Gasteizen ere izan nintzen. Gero, Aparizion hasinintzen lanean. Berriro ere, zortea izan nuen. Enpresa honek ere armadarentzatlan egiten zuen eta, hala, II. Mundu Gerrara joateaz libratu nintzen”.
Denaden, herrian ere giroa ez zen gozoa. "Ezinikusi asko zeuden, batez erekarlisten aldetik. Gainontzeko guztiak zapaldu nahian zebiltzan". Hala,aita jatorriz karlista izan arren, Segurola EAJren aldekoa zen. "Karlistekez ninduten konbentzitzen eta anaia nire iritzi berekoa zen. Biok ginenabertzaleak, baina ez genuen horren berri! Beranduago izan genuen batakbestearen joeraren berri. Izan ere, giroa ez zen gauza horietaz hitz egitekoaproposa".
Segurolakbere burua klandestinitatean lan egiteko ere aurkeztu zuen. "Neure buruaalderdiaren mesedetara jarri nuen, baina ez zitzaidan lan handirik egiteatokatu: alderdiaren aldeko propaganda egin, besterik ez".
Garaibatekoaren eta egungoaren ezagun, Jesus Segurolak lan egiteko unea bizi dugulauste du. "Errezeloak utzi eta aurrera egin behar da, baina… gutxi izaneta elkarri mokoka! Ea elkartu eta lan egiten dugun, bestela ez dugu zeregiterik. Francoren garaia ez, baina PP dugu orain, e!".
Genaro Sanchez beasaindarra da, baina duelaurte batzuk Zumarragara etorri zen bizitzera, bere alabaren etxera. 1936kogerra hasi zenean 16 urte zituen eta, beste askok bezala, ez zuen altxamenduaespero. Etxean denak ezkertiarrak ziren eta bere burua laguntzeko aurkeztuzuen. Ez zen frontean izan, baina herrian bertan zauritu eta atxilotu eginzuten. Bere bizitzako bederatzi urte galdu zituen kartzelan eta bortxazko lanakegiten.
Nazionalek,Beasainera sartzen ari zenean zauritu zuten Sanchez. "Sartzear zirelaentzun nuenean, udaletxera joan nintzen. Bonba batek-edo eztanda egin zuen etabi zangotan zauritu ninduen. Nik neuk atera nuen itsatsita nuen metraila.Anbulantzia batek klinikara eraman ninduen eta, bospasei egun ondoren, etxerabidali ninduten". Bederatzi hilabete eman zituen etxean, osatzen, beraatxilotzera joan ziren arte. "Bi falangista eta bi guardia zibil nire bilaetorri ziren. Salatu egin ninduten eta beti uste izan dut badakidala nork. Eznuen uste halakorik gertatuko zenik".
Beasaingoudaletxera eraman zuten. "Paper bat sinarazi zidaten, eskuburdinak jarrizizkidaten eta Donostia aldera abiatu ginen. Zaldibiara desbideratu zirenean,nireak egin zuela pentsatu nuen. Hitzik ez nuen esan, lasai nengoen,heriotzaren zain. Halako batean, buelta erdi eman eta Donostiara eramanninduten".
Leheniketa behin, Gobernu Militarraren eraikinera eraman zuten. "Urpekarirenbatek-edo eraso egin eta guztiok hiltzea desio nuen". Gero, Ondarretakokartzelan sartu zuten. "Bakarrik nengoen ziegan, mantarik gabe,beldurtutako animaliak bezala… Itsasoko olatuak entzuten nituela oroitzendut. Hurrengo egunean, beste sei lagunekin sartu ninduten. Bederatzi hilabeteeman nituen bertan eta ez zidaten esan zergatik".
Handik,Santanderreko El Infierno espetxera eraman zuten. "Ez nuen ulertu zergatikdeitzen zioten horrela, nirekin ondo portatu baitziren. Hori bai, goizean urabesterik ez ziguten ematen. Bost hilabete bertan eman ondoren, polizia batetorri eta gutako zenbait astebete beranduago kartzelatik irtengo ginela esanzuen. Nire izena aipatu zuen, tartean. Astea pasatu zen, baina ez en inor nirebila etorri. Eskerrak, presondegi hartatik atera zituztenak frontera eramanzituzten eta!".
Kartzelanzegoela, zenbait senitarteko bere egoera berean zeudela jakin zuen. Ondoren,Mirandako kontzentrazio-gunera, San Pedro Cardeñasera eta Aranda de Dueroraeraman zuten. "Azken herri honetan 16 hilabete eman nituen. Txiza egitera,besoak altxatu joan behar ginen. Bestalde, sekulako gosea pasa genuen. Preso nazionaleneta errepublikarren artean elkartrukea egin behar zela esan zuten eta nik izenaeman nuen. Izena eman genuenoi, Afrikara bidali gintuzten bortxazko lanakegitera! Zakurrak ziren gero!".
Bidaiamerkantzia trenean egin zuten. "Madril aldean gelditu egin zen eta guzaintzen gintuzten guardiek auto bat ireki eta barrukoa lapurtu zuen. RenfekoekGuardia Zibilari deitu zioten eta, heldu zirenerako, lapurrek ostutako guztiagure bagoi barrura bota zuten".
Afrikanbederatzi hilabete eman zituen eta, handik, etxera bidali zuten. "Urtebeteeman nuen etxean. Hilabete haietan Zumarragatik Legazpira doan trenbidean lanegin nuen. Ondoren, 1941ean, berriro deitu zidaten. Hasieran, Teruelera bidalininduten. Beste lau urte eman nituen! Izan ere, II. Mundu Gerra hasi zenean,Francok langile batailoietan egondako guztioi deitu zigun. Soldadu izannintzen, 1945ean lizentziatu ninduten arte”. Tarte hartan, bera salatu zuenarenizena jakiteko aukera izan zuen. “Jacan nengoela, ofizial batek deitu zidan etani salatu ninduena zein zen bazekiela esan zidan. Ez nuela ezer jakin nahi esannion, nahikoa istilu izan nituen dagoeneko".
GenaroSanchezek bere gaztaroko bederatzi urte galdu zituen, baina bere etxekoek eregorriak ikusi zituzten. "Sei anaia-arreba ginen eta ez nintzen ni izankartzelan egon zen bakarra: hiru mutil eta neska bat turismoa egitera eramangintuzten. Arreba bati ilea kendu zioten eta Beasaingo kaleetan paseatuzuten".
1945etikaurrera, bakean utzi zituzten. "Hiritar askeak izan ginen, baina latzakbizi ondoren!". Genaro Sanchezen ustez, gauzak asko aldatu dira urtehauetan guztietan. "Garai batean, sozialistek eta komunistek ez zutenGuardia Zibila eta erlijioa gustuko. Orain, ordea, ez dira inorekin sartzen.Lehen, sekulako aldeak zeuden alderdien artean".
Ezdu uste ordutik hona inor eurekin justizia egiteaz arduratu denik."Norbait hil izan banu, edo… Boluntario aurkeztu besterik ez nuen egin!Komunikabideetan 16 urtekoak adin txikikoak direla entzuten dudanean, ernegatuegiten naiz. Izan ere, ni, adin horrekin, gaizkilea banintz bezala eramanninduten. Ez genuen maleziarik eta! Nik paper guztiak gorde nituen eta,gutxienez, dirulaguntza lortu dut. Bizilagunaren aitaren eskaera, InazioBarriorena, ez dute onartu eta pena handia ematen dit. Izan ere, amorru handiaematen du hura pairatu eta aintzat ez hartzea".
Ramon Esnaola: “Santiagoko aireportua egiten ari ginela, jendea goseak jota hil zen”
Ramon Esnaola urretxuarrak bere gaztaroko seiurte galdu zituen gerra zela eta. 20 urte betetzeko zen hasi zenean etaboluntario joan zen, Loiola batailoira. Atxilotu ondoren, bortxazko lanak eginzituen. Askatu eta gutxira, soldadutza egitera deitu zuten. 1943an itzuli zenetxera.
Esnaolakez zuen uste gerra hasiko zenik. "Ilargian geunden… Nire buruhaustenagusiak musika, futbola eta Orbegozoko lana ziren. Mutil koskorrak ginen etagarai hartako mutikook egungoek baino askoz ere gutxiago genekien. Ez ginenanalfabetoak, baina ia".
Nazionalakaltxatu zirenean, dena bertan behera gelditu zela oroitzen du. Urrian, Esnaolafrontera joan zen. "Koadrilan 12 ginen eta ia guztiak joan ginen,boluntario. Bilbora bidali gintuzten. Bertan, frontera joateko baimena eskatueta baiezkoa eman ziguten. Loiola batailoira bidali gintuzten. Ordurako,herriko jende helduagoa bertan zen. Guk izena eman genuenean, Legutiokofrontean zeuden. Pagotxiki mendia zaindu behar genuen. Azaroan tokatu zitzaigunlehenengoz borroka egitea, San Andres egunean". Esnaolak ez du borrokariburuzko ezer berezirik oroitzen. "Borroka bukatu arte, ez ginengertatutakoaren jabe izan. Gudan, aginduak jaso eta bete, besterik ez".
Eurenlanari esker nazionalek aurrera egiten ez zuten arren, poliki-poliki atzeraegin zuten. "Inguratuak izateko arriskutan geunden. Hori dela eta,Otxandiotik Urkiola igo genuen eta Bizkaia aldera jaitsi ginen. Ez genuenborroka gogorrik izan, baina gau batean inguratuak izan ginen eta ozta-oztalortu genuen ihes egitea".
Azkenean,Santanderren, italiarrek atxilotu zituzten. "Santo Cristo de Limpiasenhartu gintuzten. Armak entregatu eta Laredora eraman gintuzten. Gero, CastroUrdialesera eta Santoñako kartzela entzutetsura. Zorionez, bi hilabete soilikeman nituen bertan. Izan ere, ezer gutxi ematen zuten jateko eta ehunka lagunhil ziren. Gure aurretik heldutako ezagunak, espektroak ziren. Batzuekdagoeneko burua galduta zuten eta ezgintuzten ezagutu. Bestalde, guardiek burua leihotik ateratzen zutenei tiroegiteko agindua zuten. Bertako bat, bere ama ikustera hurbildu zen eta burmuinaatera zioten".
SantoñatikMirandako kontzentrazio esparrura eraman zuten. "6.000 lagun ingurugeunden bertan. Oso gutxi ematen ziguten jateko, pentsa, 42 kilo izan nituenorduan. Gure kargu zeuden batzuk analfabeto hutsak ziren. Alferiz batektelefonoari telefano esaten ziola oroitzen dut".
Handik,Sevillara eraman zuten, Sanlucar la Mayorrera. Hiru eguneko bidaia egin zuten."Merkantzia trenetan sartzen gintuzten, zerriak bezala. Zenbat eta gehiagosartu, hobe! Kaka edo txiza, bertan egin behar! Heldu eta biltegi batera eramangintuzten, olibak sailkatzera. Bestalde, instrukzioa egitera behartzengintuzten. Herri hartan oso jende ona zegoen eta, abilezia apur batez, gubisitatzera etortzen ziren. Engainatuak zituztela esan ziguten: euskaldunokanimalien gisakoak ginela esan zietela, baina asko beraiek baino ederragoak etasendoagoak ginela".
EsnaolaCadizen ere izan zen. "Urte eta erdi eman nuen errepideak egiten.Gibraltarretik gertu geunden eta gauetan hegazkinak ikusten genituen. Bertanegon nintzen, lizentziatu ninduten arte".
Hala,1939an etxera itzuli zen. "Kanpoan eman nituen hiru urte haietan, gutunakidazteko aukera izan nuen, baina nazionalek irakurri egiten zituzten. Ezingenuen nahi genuena, gertatzen zitzaiguna, idatzi. Azpeitiko bat hil eginzuten, zerriak bezala gintuztela idatzi zuelako".
Gutxiiraun zuen Esnaolaren eta bere senitartekoen pozak. "Etxera iritsi eta seihilabetera berriro deitu zidaten. 1940an joan eta 1943an itzuli nintzen.Oraindik egur gehiago eman ziguten.Santiagoko aireportua egiten aritu nintzen. Han, jendea goseak jota hil zen. CiriloAraiztegi laguna, esaterako. Urretxuko hiru eta Zumarragako hiru geunden:Teodoro Lasa, Leon Arrieta, Matias Ormaetxea, Cirilo Araiztegi, MarcianoCastrillo eta ni. Leon, Marciano eta ni bakarrik bizi gara. Tentu handiz ibiltzenginen, nazionalek poliziak gutakoen gisa sartzen baitzituzten".
RamonEsnaolak gorriak ikusi zituela dio. "Leon Arrieta ileapaintzailea zen etaofizialekin lan horretan hasi zen, Teodoro Lasak bankuan lan egiten eta beraere eraman zuten eta Matias Ormaetxea, berriz, teniente batekin hasi zen. Haiekondo moldatu ziren, baina gainontzekook… Birritan eraman ninduten ospitaleraeta moja batekin harreman ona egin nuen. Nafarra zen, gutakoa, nik uste.Soldadu arropa eraman zidan eta, hala, arratsaldeetan, soldaduak bezala, kalerairteten nintzen. Makina bat aldiz joan nintzen Santiagoko katedralera.Ospitalean ondo geunden, baina handik kanpo…”.
Askotan,etsipena nagusitu zitzaien. “Behin baino gehiagotan saiatu ginen geure buruazbeste egiten. Pikatutako lurra bagoi batean sartzen genuen eta hura aldapabehera eramaten genuen deskargatzera. Matias, Cirilo eta hirurok askotan jaitsigenuen aldapa hura galga sakatu gabe, sufrimendu harekin behingoz bukatunahian".
Halakobatean, soldadu egin zituzten eta euren egoera hobetu egin zen. "Ourenseraeraman gintuzten eta gainontzekoek bezala jateko eskubidea genuen. Fusilikhartzen ez ziguten uzten, ordea, bada-ezpada ere. Soldadu lagun bati klarineteajotzen nekiela esan nionean, ni bandan sartzen saiatu zen. Han nengoela, aitahil zitzaidan. Etortzeko baimena eskatu nuen, baina kapitainaklangile-batailoietatik gentozenok inongo eskubiderik ez genuela esan zidan. Bihilabetera, anaia hil zen. Alferiz batek lagundu egin zidan eta etxeraetortzeko baimena lortu nuen. Hilabete eman nuen etxean”.
Bertanaurkitu zuena, ez zen batere atsegina izan. “Pentsa, zer panorama aurkitu nuen:aita hilda, hamaika anai-arreba, bederatzi ni baino gazteagoak… Klarineteahartzeko baliatu nuen, baina kapitainak ez zidan bandan jotzen utzi".
RamonEsnaola 1943an itzuli zen behin-betiko herrira. "Miseria izugarria zegoen,ez zegoen jatekorik. Ez nintzen ausartu etxekoei aurreko urteak nolakoak izanziren galdetzen, argi eta garbi ikusten zen ez zirela gozoak izan. Nire leheneginkizuna lana aurkitzea izan zen. Orbegozon hasi nintzen eta zortea izannuen. Bi urte eman nituen mekanografia ikasten eta bulegoan tokia lortunuen".
Bizimodunormala egiten saiatu zen, baina nazionalek ez zuten Esnaola ahaztu."Hiruzpalau urtetan, igandero eta jai egunero, koartelera joatera behartuninduten. 13.00etan gainera! Hala, ez nuen egun pasa joateko aukerarik".
Azkenurteotan asko hitz egin da Gerra Zibilari buruz: dirulaguntzak direla, lurpetikateratzeak direla… Ramonek zorte izan zuen: Eusko Jaurlaritzak frontean egonzela onartu du eta dirulaguntza eman dio. Izan ere, Esnaolak urte haietakoagiri guztiak gorde zituen. "Asko kosta zitzaidan dirulaguntza lortzea.Milioi eta erdi pezeta eman zidaten, sekulako alamena eman ondoren. Dena den,herriko pertsona askok huts egin didate. Euren atea jo, irekiko zidatelakoan…11 anaia-arreba ginen!".