Eraldatzen elkarteak antolatuta, Chichiguaren hegaldiaizeneko argazki erakusketa inauguratu zuten atzo, eta Zelai Ariztikultur etxearen sarreran egongo da ikusgai azaroaren 20ra arte. Bertan,Eduardo Arrillaga argazkilariak ateratako irudiak ikus daitezke, etaprotagonista Dominikar Errepublikako haurrak dira. «Bildumaren bidezehunka haur dominikarren ilusiozko, esperantzaz betetako eta ezinulertuzko mundura eramango ditu ikusleak, hainbat erakunderen lanazbaliatuta», diote antolatzaileek. Erakusketa sentiberatze-proiektubaten barnean kokatu dute emakume elkartekoek: «Herrialdebehartsuenetan haurrek jasaten duten egoera salatzea du helburu».
Izenburuari dagokionez, Dominikar Errepublikan Chichiguadeitzen zaio kometari. «Oso jostailu ohikoa da, baina ia-ia bakarraherrialde behartsuenetako haurrentzat. Chichiguaren hegaldiak azkenbatean haur batek sekula galdu behar ez lukeen askatasun espazioaadierazten du».
Ostadar mendi elkartea
Ostadar mendi elkartea ere datorren ostegunatik aurrera, azaroak 8, kultur etxean egongo da. Bere ordutegia betikoa izango da, astearte, ostegun eta ostiraletan 20:00 tik 21:00ra.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide