Ostadar Mendi Astea martxan jarri da jada eta gaur
elkartearen 25. urteurrena ospatzeko, emanaldi berezia izango da,
Labeaga aretoan 20:00etan. Horren baitan 25 urteotan izandako irteeretan egindako argazkiak ikusi ahal izango dira diaporama berezi batean. Paisaiaz gain, jendea ikusteko aukera emango du ekitaldiak.
Bihar eta etzi
Josune Bereziartu eta Koke Lasaren ikusentzunezkoak ere izango dira, eta ostiralean, mendiko diapositiben lehiaketaren sari banaketa eta proiekzioa.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide