Bertan «Garzon detiene alAthletik de Bilbao» zioten fanzine honetako egileek eta, gauzaknola joan diren ikusita, tamalez argi dago errealitatea fikzioagainditzeko bidean doala. Izan ere, urteen poderioz, munduko besteedozein lekutan sekulako astakeriatzat joko genituzkeen hainbat etahainbat aberrazio normaltzat jotzen amaitu dugu. Hala, «denaETA da» lelopean, 100dik gora izan dira kartzelaratuak, «zukoraindik ez dakizu, baina ETAkoa zara» bezalako argudiosendoekin. Bilboko konpartsa baten txosnan, limoi eta laranjafreskagarri kaxa batzuk izatea legez kanporatu duten KoordinadoraAbertzale Sozialistarekin lotzeko froga argi bezala balio izan du,alderdi politiko bera legala izan da Urretxun eta ilegala Zumarragan,Alkate bat Auzitegi Nazionalera eraman dute «maite zaituztegu»esateagatik –eskerrak Pirritx eta Porrotxek singularrean kantatzenduten…– edo bere garaian «legala« zen alderdi batekomilaka herritarrei eskubide sozial eta politikoak lapurtu dizkiete.Finean, herri onen alde egitea –bakoitzak zilegi ikusten duen bideaedozein delarik ere– kriminalizatu dute eta laster konturatuko diraAbiadura Handiko Trenean ez, negozioa kartzela erraldoiak eraiki etakudeatzean dagoela, izan ere, hor bai balizko bezeroen kopuruak ezduela behera egingo, batzuk sufrimendua gestionatzetik bizi direnartean. Badaezpada, Peio eta besteok, guk ere ilargiraino etabuelta…