Ordezkariak eta herritarrak
Ekitaldian EAJren EBBko presidente Iñigo Urkullu, GBBkopresidente Joseba Egibar, Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusia etabeste zenbait alderdikide izan ziren, Nuria Lopez de Gereñu eta BelenGreaves esaterako. Era berean, Xabier Arzallus ere gerturatu zenZumarragara, Urola Garaiko eta kanpotik joandako alderdikideekin etalagunekin ospakizunaz gozatzeko.
Ekitaldia goizeko hamaiketan hasi zen, bete-beteta zegoenZelai Arizti aretoan. Bertan, besteak beste, alderdiaren 100.urteurrenean irakurritako adierazpena ekarri zuten gogora berriro,«gure aurrekoek, garai zail eta larrietan jorratutako ibilbideak, gureherriaren etorkizunari begira konpromisoan oinarritutako lekukotasunaeskainiz».
Zumarragako Batzokian ikurrina igo eta burruntzian erretakoarkumea dastatzeko aukera izan zuten festan. Haurrak ere puzgarrietanibili ziren. Ekitaldia tokiko batzarrak eta GBBko ordezkariekelkarrekin antolatu zuten, lehentasuna jai giroari emanez.
Otamotz.com-en argitaratutako bideoak ikusi nahi badituzu, egin klik hemen.