Zumarragan 5.515 ibilgailu daude
Zumarragako Udalak martxan jarri du trakzio mekanikozko ibilgailuen zerga kobratzeko kanpaina. Kobraketa martxoaren 1ean hasi dute eta apirilaren 15era zabalik egongo da ordainketak egiteko epea. Guztira 5.515 ibilgailu dago Zumarragan, horietatik 200 dira zerga ordaindu behar ez dutenak.
Ordainketa egiteko modu ohikoena banku-helbideratzea bada ere, zumarragar askori ordainagiria etxera bidaltzen diete. Behin ordainagiria jasota, dagokion bankura edo kutxara jo beharko dute eta ordainagiria erakutsita ordainketa egin.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide