Aurten ere giro onean baina ezustekoekin joan dira Geltokietako jaiak. Iaz ez zuten asto karrera egiterik izan eta aurten ez dute auzo taberna irekitzerik izan. Bizilagun batzuek kexu azaldu dira eta Zumarragako Udalak baimena ez ematea erabaki du.
Ostegunean bizilagun batzuek idatzi bat aurkeztu zuten udaletxean, tabernak bete beharreko baldintzak ez zituela betetzen esanez eta Mikel Serrano alkateak bilera batera deitu zituen Jai batzordeko kideak. Alkateak bizilagunen kexarik ez bazen aurten ere baimena emango ziela esan zien antolatzaileei eta kexa azaldu zutenez, baimena ez ematea erabaki zuen. Beste lokal bat lortu zuen, baina jai antolatzaileek aldaketa egiteko berandu zela esan zuten.
Ostiral arratsaldean Jai batzordekoek protesta egin zuten taberna aurrean. Bizilagunak, berriz, kexu azaldu dira gauean norbait beraien txirrinak jotzen aritu zelako. Alkateak gertaera hori deitoratu du.
Maite Berasategi Jai batzordeko kideak kexa ostegunean aurkeztu izana kritikatu du. «Azken asteetan lanean ikusi gaituzte eta kexa bezperan aurkeztea lana egiten ari denari burla egitea iruditzen zait. Urte osoa eduki dute kexatzeko».
Ekitaldi arrakastatsuak
Bestelakoan, jaiak ondo joan direla dio. «Taberna ez irekitzeak kalte ekonomikoa eragin du, baina zorionez dirua biltzeko lan dezente egin dugu eta egoerari aurre egin ahal izango diogu. Gainera, jaietako ekitaldietan jende askok parte hartu du».
Jai batzordeko kideei eskerrak eman nahi dizkie. «Auzolanari garrantzi handia ematen diogu eta argi gelditu da auzolanarekin festa handiak antolatu daitez-keela. Eskerrak eman nahi dizkiet gure taldeko guztiei».
Ekitaldiei dagokienez, asko oso arrakastatsuak izan dira. Ostiralean ur-globo guda, partxis txapelketa, triki-poteoa, bertso-afaria eta elektrotxaranga egon ziren.
Larunbatean, berriz, toka txapelketa eta poteoa egin zituzten. Ondoren, Zumarragako bandak jo zuen eta paella dastaketa egin zuten. Bazkaria ere egon zen. 100 lagun baino gehiago elkartu ziren. Mus txapelketan, berriz, 50 bikotek parte hartu zuten. Jose Luis Mateos eta Kepa Rodriguez herritarrak nagusitu ziren. Igor Ormazabal eta Bernat Berasategi zegamarren aurka jokatu zuten finala.
Arratsaldean, eletrotxarangaren eta mariatxien kalejirak eta jolasak ere egon ziren. Gauean, berriz, mariatxiek eta Gozategi eta Sukarra 37 taldeek jo zuten.
Igande goizean diana, kronoigoera, hamaiketakoa eta herri kirol saioa egon ziren. Kronoigoera lehenengoz egin zuten, Godoy bizikleta dendak lagunduta. 22 lagunek parte hartu zuten. Javi Godoy gustura ageri da. «Ikusgarria izan zen. Oso polita, bai parte hartzeko eta bai ikusteko. Datorren urtean hobeto iragarriko dugu, jende gehiago gertura dadin».
Jaiak iluntzean bukatu ziren, erromeria batekin. Irrintzi tal-deak Urretxu eta Zumarragako toki ezberdinetan erromeriak antolatu ditu bere 50. urteurrena ospatzeko eta ez da Geltokietako jaiez ahaztu, noski. Benta Zaharreko Mutiko Alaiak taldekoak izan ziren herritarrak dantzan jarri zituztenak.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.