Jose Angel Contreras urretxuarra, Cristina Cifuentesen masterraren inguruko ikerketako begiralea
Jose Angel Contreras urretxuarrak begirale lanak egingo ditu Cristina Cifuentes Madrilgo presidentearen masterraren inguruko ikerketan. Contreras 1967an jaio zen eta Geografia eta Historia eta Zuzenbide ikasketak egin zituen. Burgoseko Unibertsitatean lan egiten du: ikuskaritza zerbitzuko zuzendaria eta kudeatzaile ordea da. Espainiako unibertsitateetako errektoreen konferentziak izendatu du begirale lana egiteko, Murtziako unibertsitateko Carmen Ruizekin batera.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide