Gainzuriren Euskaraldiko hamaikakoa
Gainzuri ikastetxeak ere Euskaraldiko hamaikakoa aurkeztu du. Taldea eskolarekiko eta euskararen zabalpenarekiko konpromiso sendoa duten hamaika lagunek osatu dute. Batzuk Ahobozi eta besteak Belarriprest izango dira. Argazki honen bidez, Euskaraldiari babesa eskaini eta euskal hiztunen aktibazioan eragiteko konpromisoa agertu nahi izan dute. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra, Gainzuri Belarriprest eta Ahobizien etxea izango da. Bide batez, herritarrak Euskaraldian parte hartzera animatu dituzte.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide