Zumarragako EH Bilduk zerrendako bost lehenengoak aurkeztu ditu
Zumarragako EH Bilduk maiatzeko udal hauteskundeetarako prestatzen ari den hautagai zerrendako bost lehenengoak aurkeztu ditu. Alkategaia Josu Aztiria izango da, bigarrena Eñaut Urbizu Bigarren Hezkuntzako irakaslea, hirugarrena Ainhoa Osinalde zinegotzi ohia, laugarrena Aritz Elgarresta Lanbide Heziketako irakaslea eta bosgarrena Idoia Agirre Bigarren Hezkuntzako irakaslea.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide