Urretxuarrak eta Aitziber Garmendia zaldibiarrak astero hainbat euskal aktore bilduko dituzte umorezko saio honetan
Ostiralean, 22:30ean, ‘Barre Librea’ umore saioa estreinatuko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek. Jon Plazaola urretxuarrak eta Aitziber Garmendia zaldibiarrak astero hainbat euskal aktore bilduko dituzte Miramongo platoan. Umorezko bakarrizketak, esketxak eta inprobisazio jolasak egingo dituzte.
Lehenengo saioan, Itziar Atienza, Miren Gaztañaga eta Ramon Agirre ariko dira, eta bigarrengoan Joseba Apaolaza urretxuarra, Itziar Ituño eta Ane Gabarain hartuko dituzte.