ZUbertsotan bertso eskolak martxan jarritako katearen hogeigarren kate-begia Jeni Galdosek jarri du, 'Urretxu-Zumarragan bertsoa bizirik' gaiari helduta.
· Egilea: Jeni Galdos Ormategi
· Gaia: Urretxu -Zumarragan bertsoa bizirik
· Doinua: Agur sagar beltzaranLehenengo aldiz da hau
egiten detena
bertso sorta koxkor bat
grabatzearena
baietz esatearen
ondorio dena
ixilik gelditzea
agian onena
lotsarik ez dut eta
hau da dakartenaBesteen bertso sortak
Entzun eta gero
nik berdintzea behintzet
ez zazu espero
nahiz ta bertso eskola
joan ni astero
nire maila oindik da
zero patatero
baina hobetuko
saiatuz geroBaina ez naiz izango
Andoni Egaña
ezta ere Maialen
Akizu bikaina
Urretxuko Jeni naiz
zaude zu jakina
euskaldun, bertsozale
hori nere pina
geurea maitatzea
nere ahaleginaEkimen hontan askok
hartu dute parte
Urretxu-Zumarragan
bada nahiko arte
zorionez bertsoa
ez dago aparte
nik ikusten zaituztet
benetan potente
bejon deizuela ta
segi hola fuerte!💪🏾