Urolaren eta Lagun Onak taldearen arteko partidaren hasieran izan da. Plazaolak futbola utzi behar izan zuen gerri distrofia muskularraren eraginez.
Iker Plazaolak ohorezko sakea egin du gaur Argixaon, 16:00etan hasi den Urolaren gizonezkoen lehen taldearen eta Lagun Onak-en arteko partidan. Plazaola Urolako atezaina izan zen umetan, baina futbola utzi behar izan zuen pairatzen duen gerri distrofia muskularrarengatik. Herentziazko gaixotasuna da eta muskulu ehunaren galera eragiten du. Gaixotasunaren inguruan hitz egitera joan zen Plazaola Argixaora irailaren 26an, lehen taldearen entrenamendura.
Urolak eskerrak eman nahi izan dizkio. Ohorezko sakeaz egiteaz gain, Urolaren urteurreneko liburua eta kamixeta oparitu dizkiote.