Aritz Egea mendiko korrikalari urretxuarrak kanpusa egingo du Kenyako Iten eskualdean. Iten munduko korrikalari onenetako batzuen sorlekua da eta entrenatzeko toki aparta. Kanpusean parte hartzen dutenek Egearekin entrenatzeko eta inguru hartako bideak eta jendea ezagutzeko aukera izango dute. Kanpusa uztailaren 5etik 14ra egingo dute. 16 lagunentzako tokia dago. Izena emateko jordi.sole@otsosport.com webgunera idatzi behar da.