Urretxuko Kotoi dendako Sandra Rodriguezek Zumalakarregi museoan eman behar duen tailerra atzeratu egin da
Urretxuko Kotoi dendako Sandra Rodriguezek Ormaiztegiko Zumalakarregi museoan eman behar duen tailerra atzeratu egin da. Larunbat honetan eman behar zuen eta maiatzaren 18an emango du, Museoen Nazioarteko Egunean.
Zumalakarregik egile tailerrak antolatzen ditu kultura haurrei hurbiltzeko. Rodriguezen saioa Ormaiztegiko Iriarte Erdiko baserriari (egun Zumalakarregi museoa) buruzkoa izango da. Eraikin historikoa da eta herriaren ondare. Haurrek eraikinaren marrazkia duten oihalezko poltsak egingo dituzte, Rodriguezen laguntzarekin. Tailerrak 5 euro balio du eta 6-12 urte bitarteko umeei zuzenduta dago. Izena emateko, mzumalakarregi@gipuzkoa.eus helbide elektronikora idatzi behar da. Edozein zalantza izanez gero, 943 88 99 00 telefono zenbakira deitu daikete.