Aldundiak ez duela beraiekin elkartu nahi salatu dute
Hiru urte baino gehiago daramatzate lan hitzarmen berria negoziatzen
Bihar azkeneko greba eguna izango dute
Legazpiko udaletxearen aurrean elkarretaratzea egin ondoren, oinez abiatu dira Urretxura, hango udaletxe parean ere protesta egiteko. Prekarietatea eta gizonen eta emakumeen soldaten arteko arrakala salatu dute lau eguneko greba egiten ari diren langileek.