Taldea abuztuaren 21ean iritsi zen herrialdera, eta hilaren 28ra arte egongo da bertan. Guztira, 24 lagun joan dira bidaian, dantzariak eta musikariak tarteko.
Erronka berri honetan taldeari "hazten" eta etorkizuna "eraikitzen laguntzen" jarraituko duela azpimarratu du zumarragarrak.
Gaur izango du lehen hitzordua, 200 metro bizkarreko proban. Bigarren proba, berriz, datorren asteartean, abuztuaren 25ean.
Saltsarekin lotutako erritmoak eta adierazpen kulturalak herritarrengana hurbiltzea da helburua. Irailaren 6an ospatuko da ekimena.
Irailaren 4an izango da jaialdia, 18:30ean hasita. Aurretik, zesta-punta ikastaroa egingo da haurrentzako.
Euriak harrapatu du dantzariek, txistulariek eta udal agintariek osatutako taldea elizatik plazarako bidean. Udaletxe aurrean ezpata-dantza eta aurreskua dantzatzerako, atertu egin du. Jende asko bildu da plazan dantza saioa ikusteko.
Dantzariek eta txistulariek ohiko hitzordua beteko dute aurten ere, abuztuaren 15ean. Elizan egingo dute ezpata-dantza lehenik, eta mezaren ondoren, aurreskua plazan
Aurten 100 urte betetzen ditu gurutzeak. Jai egun berezia izango da horregatik.
Jose Mari Iparragirre bardoaren jaiotzaren 206. urteurrena beteko da egun horretan. Iparragirre plazan dagoen eskulturan jarriko dituzte loreak.