Izan al duzu inguruko herritako festetara joateko ohiturarik? (024. alea)
Tere Mendiguren
Matxinbentakoa naizenez, Kizkitza zen lekurik ederrena. Ormaiztegira, Beasainera joaten ginen. Mandubian udan erromeria igandero izaten zen.Matxinbentan erromeria urritik udaberrira arte izaten zen.
Patri Arrazola
Ni plazentziarra naizenez gaztetan Plazentziatik Bergarara, Eibarrera, Elosura, Arrasate ingurura joaten nintzen. Zumarragara ez ginen etortzen. Orain Zumarraga, Urretxu eta Legazpira joaten gara gehien.
Martin Zabaleta
Garai batean oso gutxi. Deskargara eta Santa Barbara joaten ginen. Deskargan erromeria handia izaten zen. Elosua eta Gorlara ere joaten ginen. Urretxu eta Zumarragara, berandu, soldaduzka egin eta gero.
Cristina Blanco
Ez naiz oso festazalea baina, Beasainera, Ordiziara, Azpeitira, Azkoitira, Zarautzera, Donostiara joaten naiz. Inguruko festetara.
Maite Alonso
Batez ere nire herrian, ni Legazpikoa naiz. Zumarragara, Urretxura eta Beasainera ere joaten naiz.
Maitane, Mirari eta Alaitz
Herriko festa guztietara joaten gara, Eitza, Kalebarren, Geltokira. Baita Legazpiko
festetara ere.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide