Eskolumeentzat zenbait jarduera antolatu dira, kirola, eskulanak, jolasak, irteerak, eta abar… oporraldia ondo baino hobeto pasa ahal izan dezaten.
Horrela ba, kirol zaletuek aukera ezin hobea izango dute bai Aldiri bai Ispilla kiroldegietan.
Kuota txiki batzuen truke, igeriketa, tenisa, mendiko bizikleta eta beste hainbat kiroletan jarduteko aukera eskaintzen zaie kiroldegietatik. Horrezaz gain, kultur ekintzak ere tartekatzen dira, guztia kirola bakarrik izan ez dadin.
Bigarren aukera bat Urretxuko Udaleko Euskara Batzordearen eskutik zuzentzen zaie 6 eta 11 urte bitarteko haurrei.
Hain zuzen ere, uztailaren 5etik 23ra bitartean, jolastu bitartean euskaraz mintzatzeko aukera paregabea dute gure umeek, beti ere begirale trebatuen ardurapean.
Animatu ba uztail bikain bat igarotzera, nahiz kirol nahiz aisialdiko ekintzetan parte hartuz.
Bi herriotako Udaletxeetan izango duzue honen berri zabalagoa.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide