Lehenengo platera: ESPINAKAZKO ALBONDIGAK ILARREKIN.
Osagaiak: kilo bat espinaka, kilo bat ilar, bi patata, tipula bat, 100 gr. bacon, oliba olio txorrotada bat eta ogi irin koilarakada bat.
Nola egin: espinakak garbitu eta limoi erdi eta gatz pittin batekin egosi. Ura kendu eta hozten utzi. Espinakekin haragi-bolak egin eta gerorako gorde. Ilarrak egosi eta gorde. Buztinezko eltze batetan jarri biguntzen zati-zati eginda tipula, patata eta bacona eta ogi-irina erantsi. Eltze honetan ipini haragi-bolak, ilarrak eta haragi salda. Hau dena hamar minutuz su baxutan utzi… ETA JATEKO PREST!!!!
Bigarren platera: TXANGURROA LAPIKOAN EDO DONOSTIAR ERAN.
Osagaiak: lau txangurro, bi tipula, lau baratxuri, tomate saltsa, cognac edo brandy txurrutada bat, normalean txangurroaren haragia nahikoa izaten ez denez, beste edozein arrainena gehitzen zaio, gatza, pipermina, perrexila xehe-xehe eginda eta ogi birrindua.
Nola egin: txangurro egosiak hustu eta plater batetara atera. Tipula eta baratxuria txikitu eta su baxutan gorritu. Gorritu ondoren, cognac edo brandya eta tomate saltsa gehitu. Bertara txangurro haragia bota, gatz-piperztatu eta gerorako gorde. Beste baratxuri bat frijitu, olioa kendu eta ogi birrindua eta perrexila nahastu. Dena nahastu eta txangurro kontxak bete, lapikoan berotu eta… ON EGIN!!!!
Postrea: FRUTA SOUFLEA.
Osagaiak: bizkotxo oinarri bat, izozki barra bat, fruitu ezberdinak, hamar arrautz, cognac edo ron bi kopa, 200 gr. azukre eta gurin pittin bat.
Nola egin: metalezko bandeja bat gurinez igurtzi, bizkotxoaren oinarria ezarri. Gainean, fruituak eta, izozkia zatitan. Bizkotxoa egiteko moduan arrautza zuringoak eta gorringoak bereizi, 100na gramo azukre bota eta eragin eta eragin «punto nieve” lortu arte. Nahastu eta metalezko bandejan daukagunari erantsi. Hogeita hamar minutuz labean eduki. Cognac edo ronarekin busti mahairatzeaz bat eta… BAPO-BAPO GERATU!!!!
Sukaldaria: BALENTINA