Zumarragarrok denok ezagutzen dugu, beti aditu izan dugu oso gauza zaharra dela (001. alea)
Santa Isabel jaiak badatoz
pozez momentu galantak
plazan guztiak bildutakoan
irrintzi eta zaratak.
Uztailan bian ahal dan bizkorren
utzi ohe eta mantak
guztiok goiztar Antiguara
erromeriko plantak
poz eta penak nahasten dira
aireratzean ezpatak.
Urte guztian herritar denek
betetzen dutela lana
festa egunak beharrezkoak
hortako denok afana
buruak aisa askatu eta
ondo pasatzeko plana
baina guztia bukatzen da ta
askotan degu esana
Santa Isabelek emango digu
bizitzeko behar dana
Gorka Azkarate
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide