Gure Euskal jaia ikustera hurbiltzen den edonork bertan sortzen den giro berezia somatzen du.
Gaur egunean horrela bada. zer esanik ez Euskal Jaiaren lehenengo urteetan. orduan Urretxuko Euskal Jaira etortzeak bertako euskal giroa. gizarte eta kultura egoera eta legez kanpoko zenbait arazo gertu-gertutik bizi ahal izatea suposatzen baitzuen.
Luistarren inguruan elkartutako Urretxuko talde bati garai hartako kezkak kaleratzeko asmoz jai bat antolatzea bururatu zitzaion. Jai honen barnean karrozen ibilaldia ospatzea beharrezkotzat jotzen zen. karrozak plazaratzea jendeari arazoak azaltzeko biderik egokiena eta ederrena zela uste baitzuten. Euskal Jaiari folklore izaera hutsa ezin zitzaiola eman argi ikusten zuten ere.
Makina bat traba eta oztopo ondoren 1959.eko irailaren hamahiruan karrozen lehenengo ibilaldia ospatu zen. Urtez urte ospatzen, ospea zabaltzen eta baita urtero salaketak eta mehatxuak jasaten ere jarraitu zuen Urretxuko Euskal Jaiak 1965. urtera arte. 1966. urtean gobernadore zibilak berau ospatzea debekatu zuen arte.
1967. urtetik aurrera karrozek utzitako hutsunea betetzeko Folklore ibilaldiak egin ziren baina 1968. urtean berriz ere karrozekin jarraitzeko ideia bat plazaratu zen, umorezko kabalgatak egitearena hain zuzen ere. Jendeak umorezko kabalgatak gustura ikusten zituen baina koadrilak emeki-emeki gaiak aldatzen hasi ziren, gero eta zorrotzagoak eta euskaldunagoak, jadanik 1971. urtean aurkeztutakoak ezin zitezkeen umorezkotzat jo, 1972.enean aurkeztutakoak berriz, oraindik zorrotzagoak ziren, herriko gazteriak garai batean hain ospetsua izandako Euskal Jaia ospatu nahi zuen.
1974. urtean Udalak azkenean Euskal Jaia eta karrozen ibilaldia kaleratzeko dirulaguntza ematea erabaki zuen.
1975.ean izandako etenaren ondoren, guztiok dakizkigun arrazoiengatik, Euskal Jaiak tinko jarraitu du gaur egunera arte urtero-urtero karrozen ibilaldia kaleratuz koadrilen lan ikaragarriari esker.
Karrozak egindako koadrilak
- ALDIRI: 1987, 1988, 1989 eta 1990
- ALKARTASUNA: 1959, 1960, 1962 eta 1963
- AMNJSTIAREN ALDEKO BATZORDEA: 1987, 1981, 1989,. 1990, 1991, 1992 eta 1993
- ANAITASUNA: 1961, 1962, 1963, 1964 eta 1965
- ANTZAMARROAK: 1990
- ANTZARRAK: 1986, 1987, 1988, 1989 eta 1991
- ARDOZALEAK: 1974
- ATERPE: 1981
- BERDIN DA: 1989 eta 1990
- BEREZI: 1977
- BETI JAI: 1963, 1964 eta 1965
- BIAK BAT: 1992 eta 1993
- BIDE BERRIAN: 1976, 1977, 1978, 1980, 1981, 1982, 1983 eta 1984
- BIERAK: 1991 eta 1992
- DANENTZAKO: 1976
- DANOK BAT: 1959, 1960, 1961, 1962, 1963, 1964 eta 1965
- DANTZARI: 1974, 1976, 1977 eta 1978
- EROAK: 1984
- ERRENKA: 1993
- ETSAIAK: 1977
- EZTANDA: 1992 eta 1993
- GAZTEDI BERRIAK: 1974
- GAZTELEKU: 1978, 1982 eta 1983
- GOI-ALDE: 1963. 1964 eta 1965
- GU BERTAN: 1990, 1991, 1992 eta 1993
- HITS & FJTS: 1992 eta 1993
- INDRISKA: 1976, 1977 eta 1980
- IÑURRIAK: 1984, 1986, 1987, 1988 eta 1989
- IRAULTZA: 1979, 1980, 1981, 1982, 1983, 1984, 1985, 1986, 1987, 1988, 1989, 1990, 1991, 1992 eta 1993
- IRRINTZI: 1974, 1976, 1977, 1978 eta 1979
- IRRINTZI DANTZARI TALDEA: 1992
- JAN DA LO: 1991, 1992 eta 1993
- KALAINKA: 1979, 1980, 1981, 1982, 1984, 1985 eta 1986
- LAGUN GAZTEAK: 1974
- LEGAZPI KALE: 1960, 1961, 1962, 1963, 1964 eta 1965
- LEPAIAR: 1987, 1988, 1989, 1990, 1991 eta 1992
- MIKELATS: 1974, 1976 eta 1977
- PIPERMIN: 1990
- SURTXURI: 1981
- TRIKITIXA: 1987, 1988 eta 1989
- TXANSONZ: 1983
- TXINTXARRI: 1978. 1979, 1980, 1981, 1982, 1983, 1984, 1985 eta 1986
- TXIRIMIRI: 1959, 1960, 1961, 1962, 1963, 1964 eta 1965
- TXURI BALDARRA: 1959 eta 1960
- UMORE ONA: 1963, 1964 eta 1965
- UR KIROLAK ETA GEUREOK: 1974
- UR-GAIN: 1959, 1960, 1961, 1962, 1963, 1964, 1965 eta 1974
- URRETXUA: 1959, 1960, 1961, 1962, 1963, 1964 eta 1965
- ZAKATAPROST: 1989, 1990, 1991, 1992 eta 1993
- ZALANTZA 1982, 1983, 1984, 1985, 1986, 1987, 1988, 1989 eta 1993
- ZINTZO MINTZO: 1993
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide