Haserako karrozagile batekin solasean (002. alea)
Euskal Jaiaren sorreran parte hartutako «Legazpi kale» koadrilako Jose Mari Perez-ekin solasean aritu gara eta, berriz ere, gogora ekarri dizkigu garai hartako zenbait kontu.
Jose Marik dioenez, hasieran ohiturazko lelokeriatzat kontsideratuak izan baziren ere, bigarren urterako jendea konturatu zen arte lan eder bat zuela begien aurrean, honela taldeen lanari bere garrantzia emanaz.
Beraientzat karrozak egitea ez zen denbora-pasa hutsa, aitzitik, Euskal Jaia geure geurea zen zerbait bezala aurkeztu nahi zuten jendearen aurrean. Guzti hartatik atseginena giroa zela diote, gainera, talde hau zumarragarra izanik, Euskal Jaietako karrozen lehiaketa konpetitiboago bihurtzen zuten. Koadrila honek sei urtetan zehar jardun zuen karrozak egiten, 1966. urtera arte. Urte tarte horretan bi aldiz jaso zuten saria, denboraldi batez beraien karroza bat Donostiako San Telmo Museoan egon zelarik.
Nahiz eta jende askok ez dela lan neketsua pentsatzen duen, une txarrak izaten dira, onak ere bai, noski. Txarrak, batez ere karroza aurrera zihoan heinean oinarrizko zerbait apurtzen bazen.
Hala ere merezi zuela diote, honelako lan bat egin ondoren jendearen harrera oso ona izaten baitzen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide