Santanastasiak 1993 (002. alea)
Azkenik heldu dira urtero bezain fin
aurtengoan badugu mila zeregin
trikitilari eta txaranga denekin
kalean gora behera soinu alaiekin.
Jende dena berdin
ekin eta ekin
kontuz parrandekin
hamaika ahalegin
Urretxun giro on bat agertu dadin.
Beteko al zaizkigu bakoitzaren nahiak
ezin burutik kendu gure ideiak
prestu daude dultzainak eta erraldoiak
denak batera pozik herriko koadrilak
momentu alaiak
bizi ta lasaiak
horiek garaiak!
ahazteko zailak
lau egun dira eta, gozatu jaiak
Gorka Ojanguren
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide