Aisialdiari dagokionez, zer dago soberan eta zer faltan? (003. alea)
Eguzkiñe Diaz de Espada: “Zinea falta izatea lotsagarria da. Zine aretoa behar genuke eta ahal izanez gero Astoriak dituen bezalako eserlekuekin.”
Jose Manuel Bereziartua “Bere”: “Falta dena da bizikletaz ibiltzeko pista itxurazkoa. Eta soberan dagoena, nire ustez, tabernak dira, taska gehiegi dago.”
Juan Balerdi: “Berrikuntza asko egin da baina badira zenbait gabezia, esate baterako, hemen gauden plazan, Areizaga plazan, lehen zeuden iturria eta arbolak falta dira. Paseatzeko eta, Bidegorria oso ondo dago baina barandila falta zaio.”
Maritxu Mendizabal: “Ni gustura nago. Nahikoa lan dut bestela ere nire bizitzan gai honetaz arduratzen hasteko. Dena den, gazteok ez zaudete inoiz pozik.”
Bixenta Aranburu: “Behar den lehenengo gauza zinea da eta, bide batez, antzoki txukun bat. Orokorrean gazteentzako alternatiba gehiago behar da. Edadetuak ibiltzeko toki politak daude eta tabernak soberan”
Ainhoa Urretabizkaia: “Parke gehiago behar da, orain daudenak gutxitxo dira. Kultur emanaldiak ere ez dira asko. Gaztetxoen arteko harremanak sendotzeko ekintzak ere faltan ikusten ditut.”
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide