Jazkilan programaren hirugarren ikastaroa aurrera (003. alea)
Urola Garaiko Mankomunitateak JAZKILAN programaren barne ehungintza industrialeko hirugarren ikastaroa antolatu du. Ikastaro honen helburua, 14 lagunek lan egingo luketen kooperatiba sortzea da. Lehenago egin diren modu honetako ikastaroek emaitza onak izan dituzte, lehenengo ikastaroan parte hartutako 16 lagunek, JAZKI LAU izeneko kooperatiba sortu eta lanean baitihardute. Sektore honetan dagoen lan eskaera ugaria aurreikusirik, bigarren ikastaroko 14lagunek ikastaroa bukatu orduko kooperatiba berri bat sortzea ere litekeena da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide