Jon Gabilondo (003. alea)
29 urteko zumarragarra, Israelgo Tel-Aviveko enpresa batean programatzaile moduan ari da lanean duela urte t’erditik hona, Multimedia eta Bideo Digitalaren munduan, beraz punta-puntako teknologian. Hara joan aurretik, Arrasateko Eskola Politeknikoan, Toulousen eta Holandan burutu zituen ikasketak.
Denbora gehiena lanak eramaten diola esan arren, gustukoa duen arloan diharduela aitortzen du. Batez ere Israelen dagoen arraza mestizaia azpimarratzen du, judutar herria mundu osotik bertara etorritako jendeak osatu baitu.
Israel geografikoki edo historikoki parerik ez duen herrialde bat dela esan digu. Politika arloan, bake prozesuak esperantza ekarri duela dio, baina gutxienez ehun urte pasatu beharko direla uste du palestinarrek eta judutarrek hezurretan duten gorrotoa desagertzeko.
Han bero handia egiten duela esan ondoren, senideak, lagunak, janariak eta festak min dituela dio, baina etxeko lagunak eta gurasoak bere ondoan nahi izango lituzkeenak direla adierazi digu, denak elkarrekin hango gauzez gozatzeko.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide