Mirestekoa da suhiltzaileek betetzen duten funtzioa. Tamalez, beraien lana istripu edo suteren bat suertatzen denean baino ez da baloratzen. Elkarrizketa honen bidez, beraien barne antolakuntzaz zerbait gehiago jakitea izan da gure helburua, beraiengana hurbiltzea alegia.
Noiz sortu zineten talde bezala?
Hiru urte daramatzagu Gipuzkoako Foru Aldundiaren menpe, dena den, lehendik ere suhiltzaile lanetan aritu gara baina udaletxeen ardurapean.
Beste herriekin harremanik ba al duzue?
Bai, herrien arteko harremana gertatzen da. Istripu edo sute handiren bat suertatzen bada Gipuzkoako Aldundiak herriei abisua emateaz arduratzen da. Esan genezake kasu hauetan zentral gisa funtzionatzen duela.
Zenbat pertsonek osatzen dute taldea?
Hiru udaletxetako jendea dago taldean, Urretxun bereziki hiru bertakoak gara eta bakar bat kanpokoa. Gutako zazpik edozein momentutan aurki gaitzaten “buska” bat eraman behar dugu. Egun, taldea 24 lagunez osatzen da, buruzagia eta gidariak barne.
Emakumerik ba al dago?
Momentuz ez, ez dago emakumezkorik. Badago aukera kargu honetara aurkezteko eta esan behar da burututako frogetara bakarren bat aurkeztu zela.Prestakuntza berezirik hartu al duzue suhiltzaile izateko?
Etengabeko ikastaro batzuk egin genituen, hauetan froga fisiko, Suhiltzaileen simulazioa Zumarragako plazan psikologiko eta erresistentzi frogak egin genituen, azken hauek gogorrenak eta gehien baloratzen direnak dira.
Zeintzuk izaten dira ekintza arruntenak?
Lehen bereziki mendian ibiltzen ginen baina orain basozainen esku dago ardura hau.
Orain, ekintzak batipat herri mailan suertatzen dira, etxe bizitzetako suteak edo kotxe istripuak direla. Era berean, erreskate lanak ere gauzatzen ditugu.
Diru laguntzarik jasotzen al duzue?
Lehen esan dudan moduan, Gipuzkoako Aldundiaren menpe gaude eta honek diru laguntzaz aparte, plusak eta gain orduak ordaintzen dizkigu.
Zein motatako materiala erabiltzen duzue?
Suhiltzaileen egoitza Legazpin dago. Bertan, bi kamioi (5000 eta 3500 litrorekin – sute handi baten kasuan lehenengoak bigarrena hornituko du -), ur-hodiak, eta eskartzelazio eta arnas ekipoak aurki ditzakegu.
Bitxikeriaren bat…
Ufff, asko! Nire sustorik handiena, hemendik gertu baserri batean sua itzaltzen ari ginelarik kiskalita zegoen emakume bat gainera erori zitzaigunean izan zen.
Bestalde, badaude beste kasu batzuk, nola esango nuke: “dibertigarriagoak”, istripu baten ondoren kotxe batetik pertsona bat odoleztaturik atera eta barrezka hasi zen eskerrak emanez.
Suhiltzaile lana fisikoki oso gogorra da eta lanbide hau gustukoa baduzu, psikologikoki ohitzen zoaz poliki-poliki.
Espero dugu zuen laguntza gehiegi behar ez izatea, gauzak ongi doazela suposatuko bailuke.