Zezenak gure artean (003. alea)
Zezenak eta zezen-festak askok, kanpotik etorritako ikuskizunak direla pentsatzen duen arren, jatorriz oso gureak omen dira.
Kontuak kontu, eta argazki hauetan ondo ikus daitekeen bezala, badakigu gure herriotan zaletasun handia izan dugula eta horren lekukoak izan daitezke santanastasietan ospatzen ziren zezenketak edota eraiki zen plaza mugikorra bera ere.
Adibide gisa, esan dezakegu, 1922an ere zekorketak antolatu zirela horretarako berrehun eta berrogeita hamar pezetako aurrekontua onartu zelarik. Honez gain, zezen suzkoa ere izan omen zen urte batzuetan.
Zezen plazetan hain beharrezkoa den hondarra, berriz, Urola trenean ekartzen zen.
Iparragirre plazan muntatu ohi zen zezen-plaza mugikor hau makina bat lekutara eramana izana zaletasun horren adierazletzat har daiteke. Udalerri askok alokatzen zuten plaza hau (Ermua, Santo Domingo, Bergara, Arrasate,
Pasaia,. Agurain, Beasain, Galdakao …). Aipagarriena Santurtziko udalarekin sortutako liskarrak izan daitezke. Guda Zibila sortu zenean zezen-plaza mugikorra Santurtzin zegoen, gudak iraun bitartean han egon zen baina trintxera moduan erabili zen. Guda bukatu bezain pronto, 1939ko apirilaren 4an, plaza hona ekartzeko gestioak hasi ziren, baina gestio hauek asko luzatu ziren, plaza benetan hondatuta baitzegoen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide